OHARRA

Datozen egunotan berrezarriko dute txandakako sistema Erregetxeko aparkalekuan

Ubane Madera Zangitu 2026ko irailaren 2a

Abuztuan Erregetxean aparkatzea erabat libre laga ondoren, gaur-biharretan berriro ere txandakako sistema sartuko da indarrean. Udaltzainburuak jakinarazi duenez, txandakako sistemaren seinalea tapatzen duen poltsa kentzen duten egunean, atzera ere, ordu eta erdiz mugatuta izango dira Erregetxeko lehen ilarako aparkalekuak.