Bihar zabalduko dute Haurreskolarako matrikulazio epea

Ubane Madera Zangitu

Etxeko txikienak bihar, barikua, hasiko dira Haurreskolan, orduantxe hasiko baitute egokitzapen prozesua. Apurka-apurka ohiko ordutegiarekin hasiko dira martxan. Halaber, Haurreskolatik iragarri dutenez, bihar zabalduko dute urrian Haurreskolan hasi nahi duten umeendako matrikulazioa.

Biharko matrikulazio deialdia da  2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurrentzat eta irailaren 8ra arte izango da zabalik. Gogorarazi dute haurrak 17aste beteta izan behar dituela Haurreskolan hasteko.

Une honetan 0-1 gelan 7 plaza daude libre eta 1-2 gelan 3 plaza daude libre. 

Izenematea Haurreskolak.eus atarian (online egiteko) edo Haurreskolan bertan. Informazio gehiago behar izanez gero, telefonoz galde daiteke honako zenbakian, 943751332, edo Haurreskolara bertara joanda.