Asier Herizen eta Iñaki Saezen oroimenezko marrazkia jarri dute SAPAn, haien heriotzaren 25. urteurrenean

Ubane Madera Zangitu

Asier Herizen eta Iñaki Saezen oroimenezko marrazkia SAPAn.

Gaur, irailak 8, 25 urte bete dira Asier Heriz soraluzetarra eta Iñaki Saez eibartarra Avilako espetxera Lourdes Txurruka herrikideari bisita egitera zihoazela auto-istripuz hil zirela. Istripu berean larri zauritu zen Irantzu Benito soraluzetarra. Heriz eta Saez izan ziren San Andres Pilota Txapelketako antolatzaileak eta harrezkero, urtero antolatzen dute txapelketa bien izenean, haiek ezarritako filosofiarekin. Gaur, 25. urteurrenean, marrazki koloretsua jarri dute SAPAko paretan, bi gazteek bultzatutako pilota txapelketa eta zaletasuna irudikatuz.

Honako idazkia ere partekatu dute sare sozialen bitartez:

2001eko irailaren 8an, Asier Heriz eta Iñaki Saezek bizia galdu zuten Aviako espetxera bidean, hilabete batzuk lehenago I. San Andres Pilota Txapelketa antolatu ostean.

Txapelketa hark pilota-zaletasuna bultzatzea zuen helburua, bikoteak zozketaz osatuz, adin eta maila ezberdinetako herritarrak pilota giroan elkartzeko.

Istripuaren ondoren, hain izena eta euskal presoen sakabanaketa amaitzeko aldarria hartu zituen arren, sorrerako helburu berberekin jarraitzen dugu:

Eskerrik asko, Asier eta Iñaki!