Atzo, martitzena, 08:00ak bueltan, anbulatorioan hitzordua zuten erabiltzaileetako asko kexu ziren sarrerako putzuarengatik. Atearen aurrean sortu zen putzua justu, garbitzaileen kamioia pasa ondoren, eta, pazienteek haren gainetik salto eginez, edo bestela, oinetakoak bustita sartu behar izan zuten, batzuk ibiltzeko ere nahikoa lan zutela, edo makuluekin ibili ezinda zebiltzala. Anbulatorioan esan zutenez, martitzenero gertatzen da gauza bera, eta sarri udaletxera deitu duten arren, atzo ere bai, ez diete kasurik egiten.