

Dagoeneko zabalik dago Baltegieta eta SAPA 22 arteko errepide tartea zirkulaziorako. Barikuan egin zituzten azken lanak, eta, sikatzen laga ondoren, zabaldu egin dute tarte hura. Abuztuaren azken asteetan hasi zituzten konponketa-lanak. Galtzada-harriak birjartzeko obrak egin ondoren, emaitza behar bezala geratu ez zen eremuan galtzada-harriak jaso eta berriz morteroarekin jarri dituzte Echaide enpresako langileek.
