Gertakariak

Lepokoa lapurtu diote 90 urte pasako emakume bati bidegorrian

Ubane Madera Zangitu

Gaur goizean, martitzena, 11:00ak aldera, bidegorri inguruan zebilen 90 urtetik gorako emakume bati lepokoa lapurtu diote, “besarkada solidarioaren” teknika baliatuta. Udaltzaingoa izan da lekuan bertan, eta, esandakoaren arabera, ustez beste emakume batek egin du lapurreta.

Lekukoen arabera, bidegorriaren hasiera aldera izan da gertakaria. Inguruan paseatzen zebiltzan gainerako herritarrak asaldatuta geratu dira gertatutakoarekin.

Xehetasunen arabera, besarkada bat eman bitartean egin diote ustezko lapurreta 90 urtetik gorako emakumeari, tirakada bitartez lepokoa kenduta. Ustez, beste emakume batek egin ei du lapurreta, baina, Udaltzaingoak ez du lortu deskribapen zehatzik. 

Lapurreta jasan duen emakumeak, berriz, Ertzaintzan salaketa aurkezteko asmoa erakutsi du.