114 herritarrek eman dute izena Soraluzeko Dantza Eskolan

Egoitz Unamuno Loidi

Soraluzeko Dantza Eskolak 114 ikaslerekin hasi du lehen ikasturtea. Bultzatzaileak, Urrats dantza taldea eta Soraluzeko Udala, gustura agertu dira ekimenak herritarren artean izan duen harrerarekin.

Hala adierazi zuten joan zen asteazkenean, batez ere, gurasoei zuzenduta Antzokian egin zuten aurkezpenean. Bertan azaldu zutenez, eskolaren helburua da "urtean zehar dantzak presentzia izatea Soraluzeko kale eta plazetan: Euskal dantzek urteko jai eta erritu nagusietan eta garaikideak berariaz antolatutako emanaldietan". 

Umeek biak eta helduek aukeran

Eskolan izena eman duten herritarren adinari dagokionez, 6 urtetik hasi eta 70 urtera bitarteko herritarrak daude: 6 urtetik 17 urtera bitartekoak ume eta gaztetxoak 58 eta 17 urtetik gorako gazte eta helduak 52. Ume eta gaztetxoen bi diziplinak landuko dituzte eta gazte eta helduek, berriz, hautatu gein ahal izan dute. Eskolak, Euskal `plaza dantzak eta Garaikidea, Miren Hazas eta Irene Vazquez irakasleek gidatuko dituzte, hurrenez hurren.  

Izena emateko aukera 

Zenbait taldetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik baina beste zenbaitetan, ostera, itxaron zerrendak zabaldu behar izan dituzte, taldeak beteta daudelako. Prezioei dagokienez, hilabetean ordaindu beharreko kuotak 20 eta 26 eurokoak dira, jasotako eskola orduen arabera.