Pilota elkarteak emandako xehetasunen arabera, momentuz 30 bat pilotarik eman dute izena.
Edozein modutan, oraindik ere bada izena emateko aukera. Horretarako, nahikoa da esandako egunetako batean kiroldegira joatea.
Pilotarien artean, 2020an jaiotakoa da adinez gazteena eta 2011n jaiotakoa, berriz, nagusiena. "Hortik aurrera zailagoa izaten da gazteek segitzea, futbolaren eraginez, batetik, eta, bestetik, materiala gogortu eta nekezagoa egiten zaielako", esplikatu dute.

Palariak ere bai
Bestalde, Soraluzeko Pilota Elkartean aurten bi palarik ere jardungo dute Soraluze ordezkatzen. Haiek, baina, helduen mailan ibiliko dira, eta euren kabuz entrenatuko dira. 2026-2027an Julen Gallastegi eta Jon Gallastegi animatu dira palan jokatzera, eta Asier Fernandez izango dute ordezko.
Txapelketetan
Hain justu, palari bikotea hasi da txapelketetan; hain zuzen ere, Gipuzkoako Gomazko Paletako Txapelketan hasi dira, Hirugarren Mailan, emaitza bikainekin, hirutik hiru partida irabazita. Bestalde, elkarteko kadete mailako pilotariek ere hasi dute txapelketa-sasoia.
Datorren astean, berriz, infantil mailako pilotariak eta errendimendu mailako kadeteak hasiko dira. Azkenik, eskola mailakoak urri bukaeran edo azaro hasieran hasiko dira. Beraz, Araneko frontoia laster beteko da berriro ere bertako zein kanpoko pilotariz bariku iluntzeetan zein zapatuetan.