Azaroaren 14an egingo da aurtengo Gaztañerre azoka eta ohikoa den moduan, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta, arratsaldeko 15:00etan, babajana egingo da Plaza Zaharreko karpan.
Txartelak urriaren 18an, domekan, goizeko 8:00etan, ipiniko dituzte salgai, guztira, 160, Iratxo gozodendan. Txartela eskuratzeko, izena emateko momentuan ordaindu beharko da dirua, eskura. Lagunarte bakoitzak soilik bere txartelak erosi ahal ditu eta pertsona bakoitzak ezingo ditu 12 txartel baino gehiago erosi.
Bazkaritarako menua urterokoa izango da: baba gorriak, aza eta sakramentuekin, postrea, kafea eta kopa. Txartelak, hiru motatakoak izango dira: arruntak, 25 euro; Pil-pileaneko bazkide, gazte (-18) eta begetarianoendakoak, 20 euro; eta, azkenik, umeendakoak (-12 urte), 12 euro.