HERRITARREN AHOTIK

Konpondu eta dotoretu dute Gurutze Bakar

Ubane Madera Zangitu

Udaberrian, bere lekutik kanpo azaldu zen Irukurutzetako mendilerroan dagoen Gurutze Bakar tontorreko gurutzea. Horrek atsekabea eragin zien hainbat mendizaleri, eta, orain, kontrako berria emateko idatzi dute Barrenara, alegia, konponduta dagoela gurutzea eta buzoia dotoretuta. F.H. irakurleak jakinarazi duen moduan, “Gurutze Bakarreko buzoia bere lekuan eta margotu berria dago. Eskerrik asko egin duten guztiei”. Barrenak jakin izan duenez, hiru lagun ibili dira ingurua txukuntzen. Irailaren 29an jaso zuten bere tokira eta urriaren 6an margotu zuten. Gurutze azpiko harrian ipintzen duen moduan, 1.871koa da.