Ikusi, dastatu, erosi… denetik egiten ari dira Lodosan eta Logroñon Soraluzetik joandako erretiratuak

Ubane Madera Zangitu

60tik gora soraluzetar Lodosan eta Logroño inguruan dabiltza gaur, eguaztena. Itxaropena Erretiratuen Elkartearen eskutik joan dira. Bazkalostekoak egin ondoren, Logroñon egingo dute arratsalde-pasa herrira bueltatu aurretik. Goizean, berriz, Lodosan izan dira, "oso ondo" esan dutenez. Besteak beste, Conservas Perón bisitatu eta hamaiketakoa egiteaz aparte, “erosketa asko” egin dituzte bertan. Argazkiak: Alberto Arizaga.