Iratxo goxo dendatik kontatu dutenez, azaroaren 20an Dr. Feelgood ikusteko hainbat sarrera erreserbatuta zituzten salgai jarri aurretik ere. Eta ondoren, saltzen jarri eta bi egunera agortu egin dira.
Atzo bertan galdetu zuten sarrera gehiago jasotzeko aukerarik badagoen eta gaur eskuratuko dituzte beste gutxi batzuk. Iritsi bezain laster jarriko dituzte salgai, eta, aurreikuspena da di-da salduko direla.
Bestalde, azaroaren 21ean izango den DeRobert and The Half-Truths taldearen eta azaroaren 22ko Barrence Whitfield and MFC Chicken taldearen kontzertuak ikustera joateko sarrerak ere badira salgai Iratxo goxo dendan.
Eta noski, Internetez ere eros daitezke, HEMEN klikatuta.