Soraluzeko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du gaur goizean eta bertan, gogor salatu eta gaitzetsi ditu azken egunetan ezagututako erasoak: Angelun (Lapurdi) bortxaketa salatu ostean bere buruaz beste egin duen emakumearen kasua eta "baita azken aldian Arrasaten eta Zumaian, besteak beste, salatu diren bortxaketak ere". Adierazpenean adierazi duenez, "egoera larria da eta ez gaude ekintza isolatu batzuen aurrean, egiturazko arazo baten aurrean baizik". Hori dela eta, Soraluzeko Udalak dei egin dio gizarteari, "berdintasunaren aldeko borrokan bat egitera eta elkarrekin jardutera" eta bere aldetik adierazi du "lanean jarraituko duela berari dagokion eremuetan emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko pausoak emanez. Soraluzen ere indarkeria matxista desagerrarazteko bidea landuz; emakumeen ahalduntzean pausu sendoak emanez eta gure herrian gertatzen den eraso matxista oro salatuz; beti ere biktima zaintzea oinarri hartuta".
Azkenik, idatzian gogorarazi du zein diren indarkeria matxista bizitzen diharduten egoeretan laguntza eskatzeko bideak:
- Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak artatzeko telefonoa (EJ): 900840111 (24 ordu/51 hizkuntza)
- Emakumeenganako indarkeria mota guztietako arreta zerbitzua: 016
- Udaltzaingoa: 943753024
- Ertzaintza Bergara: 943534720
- Larrialdiak: 112
- Soraluzeko Gizarte Zerbitzuak: 943 75 00 56
- Soraluzeko Berdintasun saila:berdintasuna@soraluze.eus