Gaur goizean, 07:00ak aldera, auzoko bizilagun batek istripua izan du Zeletako aldapan behera zihoala autoarekin horma jota eta errepidean olioa ixuri du. Ondoren, udaltzaingoak aldapa itxi du eta mankomunitateko teknikariek likido berezi bat bota dute olioa neutralizatu eta ez labantzeko.