Gaur, greba deialdia dago deituta osasungintzan eta Soraluzeko anbulatorioan jarraipen oso handia izaten ari da. Zentroa zabalik dago, baina ez dago ezta harrerako langilerik ere. Zentroa zaintzen dagoen pertsonak esplikatu duenez, gaur, ez dago medikurik eta ezta erizainik ere, eta telefono-arreta ere ez dabiltza ematen, bakarrik ginekologia zerbitzua dago. Norbaitek beharren bat balu, Eibarko Torrekuara jo behar dute.