Atzo, iluntzeaz bat, arima beldurgarriek hartu zituzten kaleak. Ibilbide Misteriotsuarekin hasita, denetarik izan zuten, dantza, laminen kontuak, kantua, su malabareak eta gaztainak. Beldurrak erre zituzten Plaza Barrixan sutan eta hori dena borobiltzeko, Xanduli manduli, kikirriki…!!! esan eta poltsa edo kui gozoki bete zizkieten herriko gozo-dendari eta tabernari eskuzabalek.