Gau Beltza–Arimen Gaua

Misterioz eta sorpresaz betetako ibilbidea

Ubane Madera Zangitu

Kandelek, kuiek eta bestelakoek apaindutako Ibilbide Misteriotsua egin zuten umeek eta gazteek iluntzean, bidean zain zituzten ikuskizunez gozatuz. Amaieran, suak argiztatutako Plaza Barrixan kantatu, dantzatu eta erre zituzten beldurrak.