Gau Beltza–Arimen Gaua

Gaba Baltza sutu zuten Lekittoko Deabruek Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Atzo, Mingorri txakur beltz mingain-gorriduna bisitari izan zen Soraluzen. Lekittoko Deabruekin kuadrilla osatu zuen, eta, guztien artean hankak aidean eta buruak makur erabili zituzten soraluzetarrak. Batean txinparta-pean dantzan, bestean haien gainetik saltoka, Zubi Nagusitik Plaza Zaharrerainoko kalejira egin zuten elkarrekin herritarrak eta bisitariak. Han, dena eman ondoen, su artifizialekin borobildu zuten ikuskizuna lekeitiar deabruek.