Gertakariak

Gutxienez, hiru arbola bota ditu haizeak Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Argazkian, zuhaitza jausita Txurrukara bidean, gaur goizean, erretiratu aurretik. Argazkiak: Udaltzaingoa. 

Atzo eta bart gaueko haize-ufadek, gutxienez, hiru arbola bota dituzte Soraluzen. Zeletan, errepidera jausi zen zuhaitzak gutxigatik ez zituen harrapatu Keixeta erreka baino lehenagoko errebueltan aparkatutako autoak. Bidegorrian, berriz, zuhaitzak alderik alde moztu zuen pasoa, eta hirugarrena, Txurrukara bidean jausi zen. Udaltzaingoak hirurak erretiratu ditu. Segurtasun Sailak gaur, 09:00etan indargabetu du atzotik atibatuta zuen haizeagatiko abisu horia.

Atzo, astelehena, iluntzean hasi zen haizea indartzen eta gauerako ufada bortitzak areagotu egin ziren. Segurtasun Sailak abisu horia zeukan ezarrita 18:00etatik aurrera, gaur goizeko bederatizak arte, eta bete egin zen iragarpena, gau guztian ibili baita haizea indartsu.

AEMET-en datuen erabera, Debabarrenean, Mutrikun neurtu dituzte bolada handienak, 91 km/h-koa, gaur, azaroak 17; Elgoibarren, adibidez, atzo 79 km/h-koa neurtu zuten.

Gaur, azaroak 17, 09:00etan indargabetu du Segurtasun Sailak haizearengatik ezarrita zegoen abisu horia.