Atzo, azaroaren 29ko hauteskundeetan Senaturako zerrendaburu den Alberto Albistegi Soraluzen izan zen, PSE-EEko beste zenbait kidek lagunduta. Azoka txikiaren etorrera baliatzeko tradizioa dute sozialistek kanpaina egiteko, eta atzo halaxe egin zuten, PSE-EEren arrosak, botoak, esku-orriak eta poltsak partituz, besteak beste. Di-da agortu zitzaien ekarritako guztia.
Alberto Albistegi eibartarra, besteak beste, Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile sozialista da 2024tik. Eibarko Udaleko zinegotzia ere bada, eta azaroaren 29ko hauteskundeetan bera izango da Senaturako zerrendaburu Aurrera doan Senatua (SDP) koaliziotik - PSOE, IU, MS, MM, COMPROMIS, CHA, BATZARRE-.
Atzo, Soraluzen, lagun izan zituen herriko zinegotzi eta PSE-EEko bozeramaile Patricia Borinaga, zinegotzi izandako Sole del Bosque eta besteak beste, Eibarko Euskara eta Jaietako zinegotzi Patxi Lejardi.