Kanal honetan batuko da Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin lotutako informazioa.
Senaturako zerrendaburu Alberto Albistegi Soraluzen izan zen SDP koalizioaren alde kanpaina egiten

Ubane Madera Zangitu aza 20, 15:16 Soraluze

Atzo, eguena, Aurrea doan Senatua koaliziotik Senaturako Gipuzkoako zerrendaburu Alberto Albistegi Soraluzen izan zen, soraluzetarrei arrosak, esku-orriak, botoak, poltsak zein bestelakoak partitzen. Albistegiri laguntzen izan ziren, besteak beste, Soraluzeko PSE-EEko zinegotzi Patricia Borinaga, Eibarko zinegotzi Patxi Lejardi eta baita familia sozialistako bestelako zenbait kide ere. Di-da agortu zituzten ekarritakoak.