Blues Hotsak 2026

Dr. Feelgoodek giroa lehertu zuen antzokian

Egoitz Unamuno Loidi

Antzokia goraino beteta (200 ikusle), Aramendi eta Intxausti bertsolarien aurkezpen bertsoen ostean, Dr. Feelgood talde britainiarrak indartsu ekin zion kontzertuari eta ez zuen azeleragailua askatu ordu erdiko emanaldia osatu arte. Nabarmendu beharrekoak dira Robert Kane abeslariak erakutsi zuen kantakera suharra eta Gordon Rusell gitarjolearen birtuosismoa. Diskretuago baina seguru jardun zuten Phil Mitchell baxujoleak eta Kevin Morris bateriajoleak ere. Poliki-poliki giroa berotuz joan zen, azkenean, publiko guztia zutik eta dantzan jarri zuten arte. Ikus bideoan Aramendiren aurkezpeneko bertsoa eta kontzertuko lehen kanta. Argazkiak: Gaizka Azkarate.      

Argazki gehiago Blues Hotsaken webgunean. 

Gaur, emanaldiak antzokian, kalean eta Gaztetxean

Gaur, zapatua, Blues Hotsak jaialdiaren egitarauak aurrera egingo du. Goizean, 12:00etan Soraluzeko Musika Eskolako konboen emanaldia izango da Herriko Antzokian eta ostean, 13:00etan Joan Paul Cumellas, Paul San Martin & Romain Gratalon musikarien emanaldia izango da Etxaburueta kalean. Iluntzean, berriz, De Robert & The Half-Truths taldearen emanaldia izango da Antzokian eta Sweet Marta & Thel Blues Shakers taldeak joko du gaztetxea, gaueko 22:00etan hasita.