Gaur eguerdian ehunka lagun batu dira Soraluzen Blues Hotsak jaialdiaren azken eguneko kontzertuak entzutera. Deba bailara osotik,EAEtik, Nafarroatik eta beste lurralde batzuetatik ere etorritako musikazaleak hurreratu dira jaialdira. La Perra Blancorena izan da ikusminik handienetakoa piztu duen emanaldia. Karpa goraino bete da eta publikoak gogotik gozatu du andaluziarrak eta bere taldeak eskaini duten rock kontzertu biziarekin. Ikus bideoan abeslaria oholtzatik jaitsi eta gitarra publiko artean jo duen unea.