Soraluzeko Udalak gaurko adierazpen instituzionalean adierazi duen moduan, “emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa” da eta “indarkeria matxista lehen mailako arazoa” da, “datuen arabera bi emakumetik batek indarkeria matxista pairatuko” baitu bere bizitzan.
Gogora ekarri du “guztion ardura” dela indarkeria mota horri “aurre egitea eta gobernantza feminista oinarri hartuta, esparru ezberdinetatik eragitea”. Uste dute “indarkeria matxistaren aurrean” ez dagoela “neutraltasun egoera posiblerik; ez begiratzeak, ez erreakzionatzeak edo isilik geratzeak” ere badituelako “ondorioak”. Eta herritar guztiak gonbidatu ditu “jarrera bat hartzera, erantzukizun pertsonaletik eta kolektibotik abiatuta”.
Halaber, Udalak, berak egindako jardueren, emandako pausoen, hartutako konpromisoen eta egiten dituen proposamenen berri ere eman dute.
Adierazpen instituzionala osorik irakur daiteke HEMEN klikatuta.