Etzi, barikua, moda, estetika, elikadura –Gabonetakoak tarteko–, jostailuak, jantziak eta osagarriak izango dira aukeran Bizikale Merkatari Elkartearen Lokal Friday Azokan, honako saltokien eskutik:
- Triskel
- Likai Estetika Zentroa
- Autoservicio Amparo
- Criado frutategia
- Iratxo gozo-denda
- RKL
- Mabel ile-apaindegia
10:00etatik 20:00ak arte izango da zabalik azoka, Plaza Zaharreko karpan. 18:00etan hasita, berriz, bertan prestatutako pintxoak erosteko aukera ere izango da; Iñarra harategiko Mestre familia arduratuko da horretaz. Txistor-pintxoak egingo dituzte, eta beste motaren batekoak ere bai, ezohikoagoak.
Bonoak eta Gabonetako argiak
Bestalde, azokan erostera animatzeko eta hori saritzeko, 50 euroko hiru bonu zozketatuko dituzte erosleen artean.
Eta azoka itxi aurretik, Bizikalek ekarritako Gabonetako argiak piztuko dituzte. Ohi duten moduan, erdigunean eta Bizikale elkarteko merkatarien saltokien aurrean ipini dituzte argiak.