Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratze jendetsua Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Gaur, azaroak 25, herritar asko elkartu dira emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Eguraldi makurrak eraginda, leku aldaketa eta guzti izan den arren, 140 bat lagunek egin dute elkarretaratzea Plaza Zaharreko karpapean. Adin guztietako herritarrak zein udal ordezkariak izan dira partaide, eta isilean baina irmo eskatu da desager dadila behingoz emakumeek pairatzen duten indarkeria.