Azaroaren 30ean zabalduko dute Haurreskolan izena-emateko epea, eta, abenduaren 8ra arte izango dira zabalik. Izen-ematea egin zein informazio gehiago eskura daiteke hiru bide baliatuta: www.haurreskolak.eus atarian, 943 75 13 32 zenbakira deituta edo Haurreskolara bertara joanda.
Haurreskolatik esan dutenez, une honetan 18 ume dituzte bertan eta beste bost umerendako lekua dago.