Guztira, egutegiaren 550 ale atera dituzte eta bizi-bizi ari dira saltzen. Kontrargi Argazki Kolektibotik kontatu dutenez, Asigor tabernan bigarren ale-tanda eskatu dute eta Itxaropenan, berriz, eramandako 30 aleak saldu dituzte. Egutegiak agortu ez diren saltokietan, berriz, esan dute oso-oso ondo ari direla saltzen.
Honako lekuetan eskura daiteke Kontrargiren egutegia:
- Okelia harategia
- Iñarra harategia
- Mendizabal okindegia
- Autoservicio Amparo
- Iratxo goxo-denda
- Armendia jatetxea
- Asigor taberna
Egutegiak 17 argazki ditu, urteko hilabete bakoitzeko argazki bat, azalekoa, eta, kontrazal berezia, izan ere, aurten, kontrazala lau argazkik osatzen dute. Erretratuek Soraluzeko paisaiak, lekuak zein jarduerak erakusten dituzte.
Guztira 12 soraluzetarrek bidali dituzte egutegirako argazkiak, eta, haienak erabili dira; baita Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko Mikel Valero eta Bittor Murguzur argazkilariek ateratako erretratuak eta Kontrargirekin kolaboratzen duten beste bi kiderenak ere.