Hiru egunean bigarrenengoz, herritar ugari mobilizatu dira indarkeria matxista salatzeko

Ubane Madera Zangitu

Azaroaren 25etik bi egun eskas pasatu direnean, indarkeria matxista gaitzesteko bigarren mobilizazioa egin da gaur halabeharrez. Eguazteneko elkarretaratzea jendetsua izan bazen, are jendetsuagoa izan da gaurkoa. 180 bat herritar elkartu dira Plaza Barrixan atzo Bilbon izandako hilketa matxista salatzeko. Atzokoarekin, 2026an sei emakume hil dituzte gizonek Euskal Herrian.