Lehenengo apaiz etxeko argiak eta segidan erdigunekoak; edozein modutan, gaur iluntzean piztu dituzte herriko Gabonetako argi guztiak, egun seinalatu horiek bukatu arte piztuta izango direnak. Hori bai, erdiguneko argiak hirugarren ahaleginean piztu dira, Plaza Zaharrean zain zeuden herritarren grazia piztuz. Argi piztearekin borobildu dute gaur egun osoan izan den Bizikale Merkatari Elkartearen Lokal Friday Azoka.