Herritar talde batek 1.500 euro bidali ditu Soraluzetik Palestinara Israelen genozidioa salatzearekin batera

Egoitz Unamuno Loidi

Palestinarekiko elkartasun ekimenean parte hartu duten herritarretako batzuk.

Joan zen domeka eguerdian, herritar talde batek jaialdiarekin lankidetzan, Palestinarako dirua batzeko ekimena egin zuen Plaza Zaharrean. Bertan, edariak eta 400 errazio-arroz banatu zituzten, eta, horri esker, 1.500 euro bideratu dituzte Palestinara, Yallah Soraluze taldearen bitartez. Herritar taldeak "Israelek palestinarren aurka burutzen diharduen genozidioa" salatu du eta gogorarazi, genozidioa gelditzea "denon ardura" dela.