Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu aurten DBHko gazteentzat hiru eguneko udalekuak antolatu ditugula. Irteerak egingo ditugu eta gauak San Andresen pasako ditugu.

Data

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra

Matrikula

Apirilaren 20tik 30era.

Oharra: Apirilaren 30etik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak.

Matrikula nola egin
  • Online
  • Aurrez aurre: Udaletxeko harreran, astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 bitartean.

Hobaria eskatu nahi dutenek aurrez aurreko modalitatea erabili beharko dute.

Kuotak
  • 30€.

Kontu zenbakia: ES45 3035 0004 90 0040015550

* Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak daude.

Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Izen-emate orria
  • Abonu-agiria
  • Osasun txartelaren fotokopia
Informazio gehiago

miren@pilpilean.eus, 943751304, 688740289 eta www.barrena.eus