Urriaren 31n Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatuko da Eibarren, arratsaldeko 17:00etan, Ipuruako kiroldegian. Besteak beste, Alaia Martinek, Nerea Ibarzabalek, Miren Artetxek, Asier Azpirozek, Nerea Elustondok eta Oihana Iguaranek kantatuko dute bertan, beste hiru bertsolarirekin batera.
BARRENAk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko epea urriaren 21ean (asteazkena) amaituko da, 12:00etan. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira, lotura honetan bertan.