Debako Kultur Elkarteak umorezko bakarrizketa saioa antolatu du irailaren 25ean, 20:00etan. Sei umoregile igoko dira oholtzara: Iker Iribarren, Joana Arakistain, Lander Varona, Manex Astigarraga, Esti Curiel eta Xabier Arraztoa.
BARRENAk bi gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko epea irailaren 23an (asteazkena) amaituko da, 12:00etan. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira, lotura honetan bertan.
Irabazleek emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahalko dituzte sarrerak Kultur Elkarteko lehiatilan. Gainerako sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Jose Ramon Cabrera Cid
Andoitz Agirregomezkorta Usatorre