Herriko eragile ezberdinen artean antolatutako eguna izango da. Eguerditik hasi eta iluntzera arteko egitaraua osatu da herri proiektu honen baitan.
Ikastolako HHko eta LHko umeak kalejiran irtengo dira, eta adin tarteka banatuta egingo dute dantza, herriko txoko desberdinetan. Azkenik, denak batuko dira Kalegoen plazan.
Burugorri Martxan eta Lizarbe Guraso Elkarteak antolatuta, inauteriak ospatzeko festa berezia izango da, Zabalsoro frontoian EGITARAUA: 16:30. Askaria (bakoitzari etxetik zerbait ekartzeko eskatu dute, gero guztien artean jateko). Ondoren. Buruhandiak. 18:00. Mozorro showa.
AEB 2024, Zuz: Brady Corbet / 224 minutu Gerraosteko Europatik ihesi, László Toth arkitekto ameslaria Estatu Batuetara iritsi zen bere bizitza, lana eta Erzsébet emaztearekin izandako ezkontza berreraikitzeko, mugak eta erregimenak aldatzearen ondorioz gerran banatzera behartuta egon ondoren. Bakarrik eta berarentzat erabat ezezaguna den herrialde berri batean, László Pennsylvanian finkatu zen, non Harrison Lee Van Buren enpresari industrial aberats eta ospetsuak arkitekturarako bere talentua aitortzen duen. Baina boterea hartzea eta ondare bat eratzeak bere prezioa du...
Hausnarketa saioa egingo du Isiltasunaren Eskolak, Jose Cruz Igartuarekin.
Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan. Sarrerak: Bikain jatetxean eta Itziarko harrera bulegoan (25 euro). Itziarko Auzo Udalaren sorreraren 10. urteurrenaren harira antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da ekintza.
Sinuösek inauterietan ohikoa duen kontzertua eskainiko du.