Gorputz-adimenaren eta barreterapiaren bidez, ikaskuntza sakonak modu erraz eta dibertigarrian barneratzen lagunduko duten teknika esperientzialak erabiliko dira. Ahizpatasuna lantzearekin batera, bizirik sentitzearen plazera ere berreskuratuko da. Egunak: Azaroak 2, 9,16, 23 eta 30 Prezioa: 5 euro
Guraizeekin marrazteko artea erakusten duten tailerra, papera mozteko teknika tradizional, erraz, sortzaile eta harrigarri baten bidez. Egunak: azaroak 4 eta 11 Irakaslea: Jesika Martinez Alcocer Prezioa: 5 euro Hizkuntza: elebiduna Gomendatutako adina: 16+
Tailer honetan, arte honen erritmoa, mugimendua eta oinarrizko nozioak ikasiko dira giro hurbil, dinamiko eta dibertigarrian. Ez da aurretiko esperientziarik behar. Egunak: Azaroak 6, 13, 20 eta27 Irakaslea: Askoa Etxebarrieta Lasheras Ordutegia: 17:30-19:00 Prezioa: 5 euro Hizkuntza: Elebiduna
HItzaldi honetan Adimen Artifizialak egunerokoan erraztu dezakeenzereginak antolatzeko, ikasteko eta denbora aurrezteko azalduko da. Haren aukerak ikuspegi kritiko eta feministatik ezagutuko dira, konfiantzaz, autonomiaz eta irizpide propioz erabiltzeko. Hizlaria: Leire Abaigar Elorza Doan