Aurrez txanda eskatzea beharrezkoa da. Horretarako sartu gotatanta.eus webgunean edo idatzi 623 91 23 03 telefono zenbakira.
Espainia 2024 / Andrea Jaurrieta / 105 min. Nina (Patricia López Arnaiz) hazi zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki zuen, eskopeta bat poltsan eta helburu bat zuela: mendekua hartzea Pedrori, herriak orain omentzen duen idazle ospetsuari. Bere sorterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin berriz elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera bultzatuko du. Kafe Tertulia egingo dute filmaren ostean.
Pello Ramirez musikaria, Aitor Mendiluze bertsolaria eta Andoni Salamero olerkaria izango dira bertsoa, musika eta prosa-poetikoa uztartzen dituen saioaren protagonistak.
Hizkuntza: Euskara
Antton Telleriak "Ninini" bakarrizketa aurkeztuko du "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.
WAR BABY antzezlanak, Yllana konpainiaren berezko estiloan, armadaren zentro batera eraman gaitu. Han, soldadu-talde despistatu bat entrenamendua jasotzen ari da, herrialdeko buruzagi berriak sortutako gerra zentzugabe batean borrokatzeko. Izan ere, buruzagi berria haurtxo apetatsu eta gerrazale bat da. Pertsonaia dibertigarriak eta gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabeak bata bestearen atzetik. Sarrera: 12 euro.
Morkaikok antolatuta, Menditour festibaleko film proiekzioa. 'Haize lerroak' (Janire Etxabe) 'Red rock revolution' (AEB / Jim Aikman) 'Always alive' (Frantzia / Davina Montaz-Rosset) 'Andrea: An unpaved route' (Frantzia / Maxime Moulin). Kirol eta Abentura Film Onenaren saria, Mendi Film 2024an.
Sanlok antolatuta, garagardo feria egingo dute ostegunetik domekara.
Vicente Guineak Jaizkibeleko geoformak jaso ditu bere argazki kamerarekin, eta orain ikusgai jarriko ditu Elgoibarko kultur etxean.