Gazte Asanbladaren 25. urtemuga ospatzeko antolatu dute hitzordua. Ondoren, txokolate beroa eskainiko dute.
Gipuzkoako Organo Zikloaren baitako kontzertua.
Olaia Inziarte abeslari nafarra Zerrautsa izeneko bigarren diskoarekin itzuli da. Lan honek pertsonaletik harago doan elkarrizketa sakona eraikitzen du. Musika munduaren bueltan sortzen diren dinamikekiko eta mundua begiratzen duen bitartean, etsipenez kantatzen duen gogoeta kritikoa da. Hauskortasunaren, eraldaketaren eta barne-bakearen bilaketaren inguruko gogoeta da.Egiazkotasunean zein musika-sentsibilitate ukaezinean oinarrituta, Inziarteren artea euskal eszenako proposamen sakon eta hunkigarrienetako bat bihurtu da. Sarrera: 12 euro.
Morkaikok antolatuta, Menditour festibaleko film proiekzioa. 'Jamie'2024ko MF-eko Film Labur Onena 'The Last Expedition' 2024ko MF-eko Mendiko Film Onena Sarrera: 5 euro
Joseba Irazokiren 'Kitarra Lekeitioak' kontzertua. Mendaroko Udalak, Gararock taldeak eta Uztargi tabernak antolatuta, San Agustin kulturgunean. Sarrerak doan, aretoa bete arte.
Honakoa da erakusketa ikusteko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Vicente Guineak Jaizkibeleko geoformak jaso ditu bere argazki kamerarekin, eta orain ikusgai jarriko ditu Elgoibarko kultur etxean.