Lauzpa5 Stand Up bakarrizketa saioak, apirilaren 12an, Kultur Elkartean

Berriketan 2024ko apirilaren 1a

Umorezko bakarrizketak izango dira protagonista Kultur Elkarteak apirilerako antolatu duen emanaldian.

Lauzpa5 Stand Up proiektu berria aurkeztuko dute bost umoregile gaztek, beste hainbeste bakarrizketa eginez. Maria Blanco, Mikel Irazusta, Iker Plazaola, Julen Portillo eta Maialen Sorzabalbere igoko dira agertokira eta ordubete inguruko saioa egingo dute, euskaraz, jendaurrean. 20:00etan hasiko da ikuskizuna.

Sarrerak Internet bidez eros daitezke jadanik, bost euroan, labur.eus/debalauzpa5 estekan. Sarrerak aurrez agortzen ez badira, emanaldiaren egunean bertan ere izango dira salgai Kultur Elkartean.