Salgai daude Kike Turmixen omenaldian egingo duten herri bazkarirako sarrerak

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko urtarrilaren 15a

Datorren urtarrilaren 24an, larunbatez, omenaldi berezia egingo diote Deban musikariari. Egun osoko egitaraua prestatu dute, tartean herri bazkaria ere, eta dagoeneko salgai daude otordurako sarrerak; 25 euroan eskuratu daitezke, igandera bitartean. 

Urriaren 17an hogei urte bete ziren Enrique Vitoria 'Kike Turmix' (Bilbo, 1957-Madril, 2005) zendu zela, eta, urtemugaren harira, hura omentzeko egun osoko ekitaldi sorta prestatu du Kultur Elkarteak urtarrilaren 24rako. 

Antolatzaileek egunotan aurkeztu dute egitaraua eta, bide batez, gogorarazi dute jadanik salgai daudela Ozio-Bide elkartean egingo den herri bazkarirako txartelak. Zehaztuta dute menua: arrain-krema, ukondoa patata purearekin eta izozkia (ardoa, sagardoa eta kafea ere barne). Sarrerak 25 euroan izango dira eskuragarri igandera arte, urtarrilaren 18ra arte; Internet bidez (esteka honetan) eros daitezke.