24. Korrika Txikia Deban, argazkietan

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko martxoaren 25a

Korrikaren lekuko ofiziala iritsi aurretik, Korrika Txikia egin dute euripean Deban. 

Luzaro ikastetxeko haur eta gaztetxoek (2 urtekoak izan ezik) parte hartu dute ekimenean. Euripean egin dute ibilbidea, eta lekukoa eskuz esku ibili dute, portuan hasi eta Foruen plazan amaitu den ibilbidean. Ekitaldiak utzitako unerik esanguratsuenak bildu ditugu honako argazki-galerian. Bertan ikus daiteke kaleetan barrena izan den giro berezia.