Kolore Anitzeko kideek Udalekuetako izen-ematearen inguruko azalpenak eman dituzte

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko martxoaren 27a

Berritasunekin datoz aurtengo Kolorez Blai Udalekuak. Lehen aldiz, hilabete osoan parte hartzeko aukera eskainiko da (ekainaren 29tik uztailaren 24ra) eta zaintza zerbitzuan izena emateko aukera ere egongo da. Kolore Anitzeko kideek izen-ematearen inguruko azalpenak eman dituzte bideo honetan.

Udalekuetako Internet bidezko izen-ematea zabalik dago (esteka honetan). Aurrez aurre egin nahi dutenek Zuhatzaren bulegora jo beharko dute  apirilaren 14ean edo apirilaren 15ean, ondoko ordutegian: 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiagorako: 641 46 52 42 edo koloreanitz@gmail.com.

Erlazionatuak