Kolorez Blai udalekuetarako lan-poltsak osatzeko deialdia egin dute

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko apirilaren 9a

Aurten, bi lan-poltsa osatuko dituzte: bata, begiraleena; eta, bestea, zaintza-zerbitzuan arituko direnena. Apirilaren 17an amaituko da izena emateko epea.

Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitzek elkarlanean antolatutako Kolorez Blai euskal udaleku irekiak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean egingo dira aurten. Eta, haurren izen-ematea zabaltzearekin batera, udalekuetan lanean aritzeko lan-poltsa osatzeko deialdia ere egin dute.

Deialdira aurkezteko interesa dutenek https://barrena.eus/kolorezblailanpoltsa/ estekan sartuta eman beharko dute izena; apirilaren 17a da horretarako azken eguna. 

Hona hemen lan eskaintzen xehetasunak:
Udalekuetan lan egiteko deialdia:

Eskatzen da:

  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea edota begirale titulua izatea.
  • Ahozko euskara maila altua izatea.

Kontuan hartuko dira:

  • Aisialdian lan-eskarmentua izatea.
  • Aisialdiko begirale ikastaroa euskaraz egin izana edota koordinatzaile titulua izatea.
  • Hezkuntza premia berezietako ikasketak nahiz esperientzia izatea.
  • Debakoa edo Itziarkoa izatea.
  • Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.
Zaintza zerbitzuan aritzeko deialdia:

Eskatzen da:

  • Ahozko euskara maila altua izatea.

Kontuan hartuko dira:

  • Aisialdian lan-eskarmentua izatea.
  • Debakoa edo Itziarkoa izatea.
  • Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.