Jorge Sanchez Bartolome, Meltxorin izenez ere ezaguna den idazle errioxarrak Deban aurkeztuko du gaur bere liburua, El negocio del ritmo. Kultur Elkartean izango da ekitaldia, 19:00etan.
Musikaren industriarekin eta munduarekin lotura estua du idazleak eta gai horri buruzko liburua da, hain justu, El negocio del ritmo. Begirada kritiko baten bidez, egilea musika jaialdiek eta kulturak berak gaur egun bizi duten "merkantilizazioaz" mintzo da bertan. Aldi berean, baina, zenbait espaziotan "erresistentziak bizirik" jarraitzen duela ere gogorarazten du argitalpenean. Funtsean, musikaren indarrari buruzko hausnarketa lana da liburua eta gogoeta egitera animatzen du irakurlea bera ere.