Maialen Beristain (Deba, 2000) matematikako doktoregaia da. Matematika ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Matematika Hutsari dagokion aipamenarekin. Ondoren, Padovako (Italia) Unibertsitatean egin zuen masterra, eta azken lauhilekoan Bilbora itzuli zen, beka baten bitartez master amaierako lana osatzera; praktika egonaldia BCAM zentroan egin zuen. Gaur egun doktoretza egiten ari da.
Hona hemen bere solasaldiaren mamia:
"Kriptografia. Sekretuen zientzia"
Sekretuak, kodeak eta zenbaki lehenak. Bigarren Mundu Gerratik gaur egungo zifratzeraino, nola babesten dira sekretuak? Nola kontatu sekretuak besteek entzun, irakur edo uler ez ditzaten?
Gaurko saioko bigarren protagonista Teresa Aceña (Deba, 2001) inmunologiako doktoregaia da. Biokimika ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta ondoren masterra egin zuen Biomedikuntza Molekularrean. Gaur egun doktoretza egiten ari da inmunologiaren alorrean.
Hona hemen bere solasaldiaren nondik norakoak:
"Gure barneko detektibeak. Sistema immunologikoa ezagutzen"
Immunitate-sistemaren funtzio nagusia gure osasuna babestea da. Gehienetan infekzioekin lotzen badugu ere, sistema honek ezinbesteko lana egiten du minbiziaren garapena kontrolatzen eta gelditzen. Nola lortzen du immunitate-sistemak tumoreen “mozorroa” kentzea? Eta are garrantzitsuagoa, ba al dago minbiziari aurre egingo dioten detektibeak entrenatzeko eta indartzeko modurik?