Euskara, kirola eta kultura bat eginda Zuhatza Trail-en egun osoko egitarauan

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko ekainaren 8a

Zuhatza Trail mendi lasterketaren eta martxaren antolatzaileek ekainaren 27rako prestatu duten egun osoko egitaraua aurkeztu dute. Kirol probak izango dira ekimenaren ardatza, baina horiez gain, kultur eta aisialdi jarduera ugari antolatu dituzte, euskararen erabilera sustatzeko helburua oinarri hartuta.

Antolatzaileen hitzetan, adin guztietako herritarrei zuzendutako hainbat jarduera antolatzea izan da helburua: haurrentzako ekintzak, bazkari herrikoia, kantaldi herrikoia eta erromeria, besteak beste. Horrez gain, ekimena behar bezala garatu ahal izateko boluntarioen laguntza ezinbestekoa dela nabarmendu dute, laguntzeko prest dauden herritarrei izen-emate formulario hau betetzeko eskatu diete: Boluntario moduan izena emateko formularioa.

Hona hemen ekainaren 26 eta 27rako prestatu duten egitaraua:

Ekainak 26, ostirala
  • 17:00-20:00 Dortsal banaketa udaletxe azpiko arkupeetan.
Ekainak 27, larunbata
  • 07:00-09:00 Dortsal banaketa udaletxe azpiko arkupeetan.
  • 08:00 Mendi martxaren hasiera Foruen plazatik.
  • 10:00 Mendi lasterketaren hasiera Foruen plazatik.
  • Ondoren Izan Tribu (HH4-HH5eko haurrentzako jarduera) Plaza Zaharrean.
  • 13:00 Sari banaketa ekitaldia Foruen plazan.
  • Ondoren 'Baratxuri zopa' kantaldi herrikoia kalez kale.
  • 15:00 Bazkari herrikoia Aldats pilotalekuan. Txartelak HEMEN salgai (22€ / Zuhatzakideek 20€).
  • 19:30 Mugi Panderoa erromeria Kultur Elkarteko plazan.