Kultur Elkarteko Bazkidearen Eguna argazkitan

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko ekainaren 15a

Debako Kultur Elkarteko bazkideen omenezko eguna giro onean ospatu zuten larunbatean (ekainak 13). Ostolaza Sarien banaketa ekitaldiaren ondoren, herri bazkaria eta bingo musikatua egin zituzten Arrano elkartean eta iluntzean Kultur Elkarteko plazatxoa goraino bete zen Skabidean taldearen kontzertuan.

Debako Kultur Elkarteak Bazkidearen Eguna ospatu du, hirugarrenez, eta antolatzaileak gustura daude ekimenari egin zaion harrerarekin. Esker oneko hitzak izan dituzte ekitaldietan parte hartu zuten herritarrentzat, baita egitarau osoa aurrera eramaten lanean aritu ziren boluntario guztientzat ere.

Ostolaza Sarien banaketa ekitaldiaren ondoren, 70 bat bazkidek parte hartu zuten herri bazkarian. Egitaraua biribiltzeko, Skabidean taldeak kontzertua eman zuen iluntzean Kultur Elkarteko plazatxoan.

Erlazionatuak