Saio honekin abiatu da Debabarreneko Ikasten Esperientzia Eskolak antolatutako Marea Gora solasaldi zikloaren laugarren edizioa. Aurtengo lehen hitzaldiak harrera bikaina izan zuen eta beste hiru saio egingo dituzte uztailean, asteazkenetan, 19:00etan, Debako Kultur Elkartean.
Egitarauak honako hitzaldi hauek jasotzen ditu:
- Uztailak 8: El nuevo orden mundial y los derechos humanos: entre el caos y la resistencia (Munduko ordena eta giza eskubideak; kaosaren eta erresistentziaren artean). Hizlaria: Juan Hernandez Zubizarreta (EHUko irakaslea, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko kidea eta Herrien Auzitegi Iraunkorreko laguntzailea).
- Uztailak 15: Euskal itsasontzigintza eta itsas historia XVI. eta XVII. mendeetan. Hizlaria: Xabier Alberdi Lonbide (Itsas historialaria eta Euskal Itsas Museoko zuzendaria).
- Uztailak 22: Lo que el mar esconde y nos devuelve: microplásticos y basuras marinas en nuestros ríos y playas (Itsasoak ezkutatzen eta itzultzen diguna: mikroplastikoak eta itsasoko zaborrak gure ibai eta hondartzetan). Hizlaria: Oihane Cabezas Basurko (AZTIko Arrantza Teknologia Jasangarrien arloko ikertzaile seniorra).