Naroa Martinezek 'Heriotza haurrekin. Bizitzaz eta heriotzaz maitasunez' hitzaldia egingo du gaur, Deban

Izaro Aulestiarte Lete

Kultur Elkartean egingo du berbaldia, 18:30ean, Arimen Gauaren bueltako ekitaldien baitan.

Abian da dagoeneko Arimen Gaua ospatzeko antolatutako ekitaldi sorta. Debako Kontalariek hasi zuten egitaraua, igandean Agirre jauregiko Ispiluen gelan egindako ipuin kontaketa saioarekin. Herenegun, asteartean, Aitatxo dokumentalaren proiekzioa izan zen Kultur Elkartean, Anakotz Lasarte ikusentzunezkoaren zuzendaria bertan zela. Eta, atzo, adin ezberdineko hamarnaka lagunek parte hartu zuten Birziklatu eta sortu apaingarriak sortzeko eskulan tailerrean.

Gaur (urriak 22), berriz, Naroa Martinezen hitzaldia izango da Kultur Elkartean, arratsaldean. Ama, maistra eta psikopedagogoa da Naroa Martinez, eta aditua bizitza, galera, heriotza eta dolu kontuetan. Heriotza haurrekin. Bizitzaz eta heriotzaz maitasunez izenburupean ariko da gonbidatua, 18:30etik aurrera.