Goizean Beldurraren etxea egin zuten Gaztelekuan, eta arratsaldeko lehenbiziko orduetan kale apainketa lanetan nahiz makillaje tailerrean parte hartu zuten herritarrek, baita txokolate-janean ere. Ondorengo photocall-aren ostean hasi zuten, dena den, ekitaldi nagusia Deban.
Kioskoan bertan elkartu eta dantzaldia egin zuten lehenik arima txikiek. Eta Santa Katalinako Arimak iritsi ondoren ekin zioten desfile herrikoiari; kioskotik abiatu ziren, eta Lersundi, Plaza Zaharra, Ostolaza kalea, Portu kalea eta Foruen plaza zeharkatu zituzten; berriz ere Lersunditik Plaza Zaharrera joan, eta amaiera-ekitaldia egin zuten bertan. Dantzek, musikak, beldurren erretzeak, kontakizunak eta txalapartariek osatu zuten, besteak beste, ekitaldia.
Ospakizunak eman zuenaren laburpen txiki bat jaso dugu bideoan.